XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bost urte dira Soviet Batasuna desagertu eta Estatu Independienteen Elkargoa sortu zelarik Errusiak berak bultzaturik.
Zer gertatu da harrezkeroz hango prentsan?
Zer bide jorratu dituzte errusiako hedabideek Perestroika amaitu eta gaur egunera arte?
Artikulu honetan batez ere adibide hiriburutarra, moskutarra, aztertzen da.
1. Prentsa idatziaren kasuaNonbaitetik hasi behar dela-eta, prentsa idatziaren azalpenagaz hastea deliberatu dut;
izan ere, historikoki
Prentsa errusiar berriarenganako hurbilketa labur honetan ideia nagusi bi garatuko dira:
bata, errusieraz idatzitako prentsak trantsizio garaion ezagutu duen aldaketa tipologiko nagusia
eta, bestea, prentsa modelo berrien gaia
Ikus ditzagun banan-banan gai nagusi biok.
1.1.
Trantsizioaldiko prentsaren aldaketa tipologikoa.Edozein lekutan legez, Errusiako prentsaren garapena bere garaiko gizartearen garapenari dago lotuta, eta honixe zor dizkio bere bilakaera, erregulazioak, asmakuntzak eta errakuntzak;
Errusiako prentsaren garapena aztertzerakoan, jakina, Errusiaren beraren historia errepasatzen ari garela pentsatu behar dugu, eta izan, halaxe da nahiz eta gure helburua izan ez den historizista, komunikatiboa baino.
Zilegi bekigu, bada, azalekoak baino ez badira ere, zenbait itzulinguru historikori lotzea gure kontakizun periodistikoa; ez dugu oso atzera egingo baina.
50-60ko urteetan prentsak berak eta gainerako hedabideek sekulako hazkundea ezagutu zuten Soviet Batasuna izan zen inperio hartan.
Esatebaterako, 1955-1957 urteetan bakarrik 198 egunkari-aldizkari berrik ikusi zuten argia sovietarren herrian, hauen artean 34 jeneralista-politikoak izan ziren, 27 literario-artistikoak, 40 industrialak eta 21 osasun arlokoak;
bestela esanda, eta asko direnez gure artean zenbakien fedea profesatzen dutenak, hiru urteko epean aste bakoitzean argitalpen berri bat(...)